11:15

Politika

Krisia Nafarroan

PSNk dimititzeko eskatuko dio Barcinari, baina ez du mozioa aurkeztuko

Erredakzioa

Edonola ere, PSN-PSOEk Lurralde Batzordea, kongresuarteko organorik garrantzitsuena, egingo du martxoaren 6an, behin betiko erabaki bat hartzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSNren batzorde exekutiboak Yolanda Barcinari dimititzea eskatzea onartu du, eta hala ez balitz, gainerako alderdiekin, Bildurekin izan ezik, bilera sorta bat abiatuko duela iragarri du, herritarrek iritzia ematea ahalbidetzeko.

Ohar baten bidez informatu dutenez, Nafarroako sozialisten Zuzendaritzak "bere egiten ditu Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordearen ondorioak, eta aholkuak", Barcinari "erantzukizunez jokatzeko" eskatu dio eta, horrenbestez, "dimisioa eman eta berehala hauteskundeak -maiatzaren 25erako- deitzeko" eskatu dute.

Gainera, oharraren arabera, "datorren astean bilera sorta bat" abiaraziko dute "Nafarroako Parlamentuko indar politikoekin, Bildurekin izan ezik, herritarrek iritzia ematea ahalbidetzeko" eman beharreko pausoak emateko.

Gainera, aurreratu duenaren arabera, PSN-PSOEk Lurralde Batzordea, kongresuarteko organorik garrantzitsuena, egingo du martxoaren 6an, behin betiko erabaki bat hartzeko.

Nafarroako sozialisten zuzendaritzak hainbat aukera izan ditu mahai gainean, eztabaidagai, ikerketa batzordeak Lourdes Goicoechea Ogasun kontseilariaren eta Barcinaren jardunean irregulartasunak egon direla ondorioztatu eta gero:  zentsura mozioa aurkeztea, gaitzespen politiko bat eskatzea edota erabakia PSNren Lurralde Batzordearen esku uztea.

PSOE: "Barcinak dimititu behar du"

Oscar Lopez PSOEko Organizazio idazkariak Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiaren kontra egin du "Barcinak bezala, besteei eraso egiten die, eurei ustelkeria babestea leporatu dietenean, besteak beste".

Erroman, Europako Alderdi Sozialistaren Kongresua bukatu ostean, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Oscar Lopezek Nafarroako sozialistek hartutako erabakia babestu du.

"Barinak dimisioa eman behar du bere Gobernuan ustelkeria kasu argi bat izan delako eta, hortik aurrea, sozialistek bilera sorta bat abiaraziko dutela, alderdi guztiekin Bildurekin izan ezik, iragarri dute. Hori da sozialistok babesten duguna", azpimarratu du PSOEko Organizazio idazkariak.

"Ez dago moziorik"

Santos Cerdan PSN-PSOEko Organizazio idazkariak ukatu egin du Lurralde Batzordeak mozioa aurkeztea aztertu duenik, Maite Esporrin PSN-PSOEko Exekutiboko Udal Politikako idazkariak esandakoa "txarto ulertu" den eta gero.

Santos Cerdanek, halaber, Batzordeak hartutako erabakia berretsi du eta erabakitakoa prentsa oharrean jasotakoa besterik ez dela nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena