17:32

Politika

Krisia Nafarroan

Barcina:'Ez dut dimitituko, ez dut Bilduren ibilbide-orria jarraituko'

Erredakzioa

Nafarroako presidenteak "ikerketa batzorde tranpa"ren ondorioak jakin ostean, hauteskundeak deituko ez dituela eta Goicoechearengan konfiantza izaten jarraituko duela esan du.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "ikerketa batzorde tranpa"ren ondorioen berri izan ostean azaldu duenez, ez du dimitituko, ez ditu hauteskundeak aurreratuko eta Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariarengan konfiantza mantenduko du.

Barcinaren hitzetan, bai Foru Ogasunak bai Nafarroako Gobernuak, baita kontseilariak ere, "zuzentasunez jokatu" dutela "argi ikustea ahalbidetu" du batzordeak. Halaber, ustelkeriarik izan ez dela nabarmendu du.

Bestalde, Nafarroako presidenteak Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruarengan eta Elena Valenciano idazkariordearengan sinesten duela azaldu du. "Zentzuzko pertsonatzat" jo ditu, eta "Bildurekin ituntzeko muga zeharkatuko ez zutela" esan zutela adierazi du.

Kazetariek dimititzea pentsatzen al duen galdegin diotenean, Barcinak honako hau erantzun du: "Nik ez dut dimitituko, Bilduren ibilbide-orria jarraituko ez dudalako. Eta Bildu markatzen ari den ibilbide-orria jarraitzen duenak, eta Bilduren atzetik joaten denak, azaldu dezala".

Nafarroako presidenteak azaldu duenez, “aldatu den bakarra PSN izan da, bere idazkari nagusiak duela hamabost egun Bildurekin akordioetara iristeko lerro gorria pasatzeko prest ez zegoen iragarri zigun”.

'Ez dago legezkotasunik eza'

Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "lehenengo ikerketa batzordea izango da Espainian agerraldia egin duten pertsona guztiek, batzorde hau hastea eragin duena barne, ustelkeriarik ez dela eta legezkotasunik eza ez dagoela esan dutena".

Halere, batzordeak "hamabost egunetan banindoala edota bota egingo zidatela esan zuten oposizioko alderdiek aldez aurretik ezarritako epaia aldatzeko ez du balio izan", azpimarratu du.

Barcinak esan du ikerketa batzordea "batzorde tranpa" izan dela, eta "desenkusa baten aurrean gaude, aldez aurretik jarritako ideia baten aurrean gaude," gaineratu du. "Orain Nafarroa guztiak egia osoa daki, eta badaki batzordea helburu politiko bat lortzeko aitzakia izan dela", azaldu du.

Barcinaren ustez, "ez zen beharrezkoa Nafarroaren izen ona zalantzan jartzea", erkidegoaren irudia "kaltetzea, besteak beste, Volkswagen edota Nafarroako Unibertsitatea "astintzen" hastea, edota Goicoechearen "ibilbidea eta zintzotasuna zalantzan jartzea".

"Politikan denak ez du balio", azaldu du Nafarroako presidenteak, eta, ustelkeria izan dela justifikatu ahal izateko, oposizioko alderdiek Zigor Kodea erabili ez dutela esan du, baizik eta Espainiako Errege Akademiaren hiztegia, agerraldietan "inork" ez duelako "ustelkeriaz hitz egin".

Nafarroako Gobernuari leporatutako akusazioen artean, “defizit helburua betetzeko” neurriak, Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko modua, bereak diren “eskumenak” egin zituen kontseilariak Ogasunean izandako ustezko “esku-sartzeak” eta “inoiz eskatu ez diren” datu fiskalak daude.

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena