16:27

Politika

Krisia Nafarroan

Oposizioak herritarrak 'engainatu' nahi dituela uste du UPNk

Erredakzioa

Bestalde, PSNk esan du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak dimititzeko "pausu logikoa" eman behar duela, ikerketa batzordeak onartutako ondorioen ostean.

  • Ikerketa batzordea Nafarroa

    Nafarroako ikerketa batzordearen irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak Yolanda Barcina presidentearen eta Lourdes Goicoechea Ogasun kontseilariaren dimisioa eta foru hauteskundeak maiatzaren 25era aurreratzea eskatu du. Alderdien erreakzioak honako hauek izan dira:

Carlos Garcia Adanero UPNko Parlamentuko bozeramaileak esan duenez, oposizioko alderdiek, ikerketa batzordearen ondorioetan, "herritarrei engainatu" nahi die, bere ustez, Nafarroan erakutsita geratu delako ez dela ustelkeria "zantzurik" izan.

Garcia Adaneroren hitzetan, ikerketa batzordeak iraun duen hamabost egunetatik "hamalau sobran" zeuden, oposizioko alderdiek nahi zuten "helburu politikoa aldez aurretik itunduta zegoelako".

Bestalde, Pedro Rascon PSNko Parlamentuko bozeramaileak esan du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak dimititzeko “pausu logikoa” eman behar duela, ikerketa batzordeak onartutako ondorioen ostean, eta hori egin ezean, PSNk “egin beharrekoa egingo” duela azaldu du hauteskundeak deitzeko, alderdiak zentsura-mozioa aurkeztuko duen zehaztu ez arren.

Enrique Martin PPk Nafarroan duen presidenteak azaldu duenez, gaur ikerketa batzordean onartutako ondorio gehienak oposizioko alderdien iritzia aurretik zuten.

Maiorga Ramiez Bilduko Parlamentuko bozeramailearen ustez, ikerketa batzordean egiaztatuta geratu da Nafarroako Gobernuan "ustelkeria" dela, Ogasunean izandako ustezko "esku-sartzeen" inguruan.

Patxi Zabaleta Aralar-Nabaiko bozeramailearen ustez, Parlamentuko ikerketa batzordeak foru Gobernuak Ogasunean akzio "narrasa" eta "irregularra" zuela egiaztatu du, onura ekonomiko pertsonala ez egiaztatu ez arren.

Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentariak Nafarroako indarrei, bereziki, PSN-PSOri, "egoerak eskatzen duena" egitea eskatu die, foru erkidegoan hauteskundeak aurreratzeko, era horretan, egungo legealdia urtebete gehiago mantentzeko "agonia jasanezina" ekidinez.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena