10:19

Politika

Bilera sorta

Brian Currin Euskal Herrian da, bake-prozesua bultzatzeko

Erredakzioa

Atzo Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohia Iñigo Urkullurekin eta zenbait alderdi politikorekin bildu zen. Harremanetarako Nazioarteko Taldeak ere bilera-sorta egingo du.

  • Brian Currin eta Paul Rios. Artxiboko irudia

    Brian Currin eta Paul Rios. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brian Currin abokatu hegoafrikarra Euskal Herrira iritsi da gaur goizean, berak zuzendutako Nazioarteko Harreman Taldeko gainerako kideekin batera bake-prozesua bultzatzen saiatzeko.

Atzo Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohia heldu zen Euskal Herrira, eta Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin eta ezker abertzaleko eta PSE-EEko ordezkariekin bilerak egin zituen.

Currin 11:00etan iritsi da Euskal Herrira. Ondoren, Sylvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowski heldu dira. Nuala O'Loan ez da etorri.

Nazioarteko Harreman Taldeak bilerak egingo ditu hainbat pertsonarekin eta eragilerekin, bake-prozesuaren benetako egoera ezagutzeko. Dena dela, ez da alderdiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko.

Hain zuzen ere, Currinen taldeak "iritzi anitzak" jaso nahi ditu, bake-prozesuan jazotako azken gertakizunen inguruan, hala nola ETAren desarmearen hasiera, egiaztatzaileek Auzitegi Nazionalean deklaratu izana eta presoek banakako gizarteratzea onartu izana.

Ostiralean, bitartekariak Baionara joango dira, Ipar Euskal Herriko eragileekin biltzeko.

Larunbatean, Bake Bideak eta Lokarrik bertan antolatutako foroan parte hartuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena