08:28

Politika

Bilera sorta

Bake prozesuan inplikatzeko konpromisoa helarazi du Powellek

Erredakzioa

Tony Blairren kabineteko buru ohia lehendakariarekin, EAJrekin, Sorturekin eta PSE-EErekin bildu asteazken honetan. Bestalde, Currinen taldea ostegunean etorriko da.

1:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Powell Tony Blairren kabineteko buru ohia bake prozesuan inplikatuta jarraitzeko konpromisoa helarazi du asteazken honetan. Gaur bertan iritsi da Euskal Herrira, ETAk desarmatzeko lehenengo pausoa eman ondoren, bake prozesuaren egoeraren berri bertatik bertara jasotzera. Arratsalde-gauean zehar, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, EAJrekin, Sorturekin eta PSE-EErekin bildu da.

Radio Euskadik jakin izan duenez, lehenik Iñigo Urkullurekin batzartu da eta, ondoren, alderdi politikoekin. Informazioa jaso eta egoera aztertzera etorri da Powell eta, solaskideei helarazi dienez, prozesu konplexu eta ezezagun baten aurrean gaude, Espainiako Gobernuak agerian utzi duen axolagabetasunagatik. Radio Euskadiko iturri ezberdinen arabera, ETAren amaiera ordenatu baten alde lan egiten jarraitzeko apustua egin du, eta ahalik eta leialtasun, zuhurtzia eta ETAri exijentzia handienarekin aritzeko beharra azpimarratu du. ETAren desarmearen hasiera positibotzat jo du, baina aitortu egin du sortutako aurreikuspenen harian zerbait gehiago espero zela.

Ildo horretan, Europa Pressen iturrien arabera, ETAri exijentzia handiagoz aritu beharra dagoela helarazi du Powellek, etorkizunean pausoa ''sendoagoak'' eman ditzan. ''Entzutera etorri da gehiago, proposamenak egitera baino'', gaineratu dute iturri horiek.

Powell 15:00ak baino minutu gutxi batzuk lehenago heldu da Euskal Herrira. Urkullurekin batzartu ondoren, Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea jeltzaleekin izan da Powell. Rufi Etxeberria (Sortu) eta Rodolfo Ares (PSE-EE) ere solaskide izan ditu.

Hasiera batean, Lokarrik antolatutako ekitaldi batean parte hartzea aurreikusi zegoen. Kolektiboa Donostian bildu nahi zituen 2011eko urriko Aieteko Konferentzian parte hartu zuten pertsonak. Halere, hitzordu hau bertan behera geratu zen "une egokia" ez zela uste izanda. Powellek Aieten egitekoa zen goi-bileran parte hartzeko asmoa zuen, baina bertan behera utzi dute, oraingoz. Hala, ETAren azken "keinua" eta Auzitegi Nazionalak egiaztatzaileak deklaratzera deitu izana izango ditu hizpide nagusi.

Nazioarteko Harreman Taldea

Nazioarteko Harreman Taldea ere bertan izango da ostegunetik aurrera. Powellek bezalaxe, bilerak egingo ditu Brian Currin abokatu hegoafrikarra buru duen taldeak, eta ostiralean Ipar Euskal Herrian izango da, Bake Bideak eta Lokarrik Baionan antolatu duten Bake Foroa prestatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena