Politika
Bilbo
Erredakzioa
Bilboko alkatea igandean ospitaleratu zuten behaketan, larrialdietan sartu ostean duela egun batzuk erorita.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea artxiboko irudi batean. EiTB
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ospitaletik irten da astearte honetan. Bi egun eman ditu behaketan, erorketa baten ondorioz egindako hematoma bategatik, eta etxean jarraituko du tratamendua.
Bilboko Udalak arratsaldean bidalitako ohar baten bidez jakinarazi du Azkunak alta medikoa jaso duela.
"Iñaki Azkuna Bilboko alkatea Basurtuko Ospitaletik irten da gaur, eta etxean jarraituko du tratamenduarekin", irakur daiteke oharrean.
Bilboko alkatea igandean ospitaleratu zuten behaketan, duela egun batzuk erori ondoren larrialdietara eraman baitzuten.
Udalak ez du zehaztu noiz itzuli ahalko den alkate zereginetara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa