Politika
Ikerketa batzordea
Erredakzioa
Azpimarratu duenez, Ogasuneko teknikariek gaur goizean bertan esan dute egindako jarduera guztiak "legezkoak" izan direla eta ez dela "esku-sartzerik" izan.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen iritziz, Ogasunean irregulartasunak egin diren ikertzeko batzordean dagoeneko egin diren agerraldien arabera, zentzura mozioa aurkezteko arrazoiak "erabat desagertu dira".
Presidenteak azpimarratu duenez, Ogasuneko teknikariek gaur goizean bertan esan dute egindako jarduera guztiak "legezkoak" izan direla eta ez dela "esku-sartzerik" izan; are gehiago, "eginbeharrak bete egin direla".
"Hori da ikerketa batzordean agerian geratu dena", nahiz eta oposizioak zentsura mozioa aurkezteko arrazoiak "justifikatu nahi izan".
Zentsura mozioa aurkeztearen aldeko jarrerari eutsiko dioten galdetuta, Barcinak esan du hori sozialistek azaldu beharko dutela. "Hala ere, hasieran egon zitezkeen arrazoiak desagertu egin dira erabat".
"Sozialistek ezin dute minutu bat gehiago eman egia esan gabe, ezkutatzeari utzi behar dio", gaineratu du Nafarroako presidenteak, eta sozialistek Bildurekiko duten harremana argitzeko ere eskatu dio PSNri. "Euren jarrera zein den argitu behar dute, oso garrantzitsua da: zentsura mozioa aurkezteko Bildurekin hitz egin duten esan behar digute herritarroi".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa