Politika
Desarmea
Erredakzioa
Gonzalez Ponsen esanetan, "ziria sartzera" etorri dira, hori dela eta, "nork ordaintzen dien eta nork eskatu dien lana egitea" esan dezaten eskatu du.
Albisteak (5)
Esteban Gonzalez Pons PPren Ikasketa eta Programen idazkariordeak esan duenez, egiaztatzaileek "ETArentzat egiten dute lan, ez Espainiarentzat" eta "ziria sartzera etorri dira"; hori dela eta, "nork ordaintzen dien eta nork eskatu dien lana egitea" esan dezaten eskatu du.
Horiexek izan dira Ponsen hitzok PPCVk Castello-n egindako ekitaldi bateko hitzaldian, Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeen zitazioaren inguruan.
Gonzalez Ponsen arabera, "ikuskizun" hutsa izan da "egiaztatzaile izendatutakoen" bisita eta, baieztatu duenez, "orain bisitatu behar izan zuten lekuan daude, alegia, Auzitegi Nazionalean". "Egiaztatzaileek ETArentzat egiten dute lan, ez Espainiarentzat; ziria sartzera etorri dira, terrorismoa garaitua izan dela kontatzen ez duen istorioa kontatzera etorri dira".
Halaber, Ponsen esanetan, Estatuko segurtasun indarrek ETA historiatik desagerraraziko dute" eta egiaztatzaileek "ez dute ETA gure bizitzetatik ateratzen lagundu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa