Politika
Sorturen ekitaldi politikoa
Erredakzioa
Hasier Arraizek EAJri eta Euskal Herriko klase politikoari mezu zuzena bidali die: besteek egiten dutena begiratzeari uzteko eta elkarrekin bidea egiten uzteko.
Hasier Arraiz, Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak azaldu duenez, lotsa ematen dio Euskal Herriko gatazkaren konponbidean nazioarteko eragileak bertakoak baino gehiago inplikatzea. Azken gertakizunen aurrean, Espainiako estatua kultura demokratiko eza erakusten ari dela adierazi du, eta egoerak eskatzen duen mailan ez jokatzea egotzi die Alderdi Popularrari eta Mariano Rajoy presidenteari.
"Inkisizioaren garaitik Auzitegi Nazionalera arte Espainiako kultura demokratikoaren garapena eskasa izan da", adierazi du Sortuko buruzagiak. "Horren esanetan, zanpatzen eta gure eskubideak urratzen dituen Estatuak lotsa ematen digu", gaineratu du.
Alderdiaren lehen urteurrena ospatzeko, Sortuk ekitaldi politikoa egin du Oiartzungo kiroldegian, eta bertan izan dira, besteak beste, Hasier Arraiz, Pernando Barrena, Rufi Etxebarria eta Joseba Permach. Lehen urtearen balorazioa egin du, eta azken 12 hilabeteotan ezker abertzaleak egindako bideaz harro agertu da.
Euskal Herriko alderdi politikoei, deia
Hasier Arraizek Euskal Herriko alderdi politikoei dei egin die egoerak eskatzen duen mailan joka dezaten. "Espainiako Estatua ez da neurria ematen ari, baina hemen, Euskal Herrian, dugun maila hori erakusteko garaia da", nabarmendu du.
Hori dela eta, ikusle jarrera albo batera uzteko eta bidea egiten hasteko eskatu die EAJri eta gainerako alderdi politikoei.
Sorturen esanetan, "euskal gizarteak urtarrilaren 11n, Bilbon, bezala ikusi nahi gaitu, elkartuta eta elkarrekin bidea egiten".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa