12:52

Politika

Desarmea

EH Bildu: 'Inoizko barregarrien geratu da Espainia munduaren aurrean'

Erredakzioa

Koalizioaren hitzetan, 'Madrilek ez du bakea nahi', esan dute, eta horregatik,  'oraingoan, egiaztatzaileak,  gatazkak konpontzeko gaitasun handia erakutsi duten adituak jazartzeari  ekin dio'.

  • EH Bilduko eledunen agerraldian, gaur. Argazkia: EITB

    EH Bilduko eledunen agerraldian, gaur. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bildu koalizioko bozeramaileek gogor salatu dute Auzitegi Nazionalak egiaztatzaileak deklaratzera deitu izana. Bakearen alde lanean ari direnen kontrako eraso judizialtzat jo du Ismael Morenoren azken pauso hau; Euskal Herrian abian den bake prozesua oztopatzeko ahalegin garbia ikusten du EH Bilduk . Maribi Ugarteburu (Sortu) eta Pello Urizar (EA) agertu dira hedabideen aurrean, koalizioko beste kide batzuk lagunduta.

Ugarteburureneta Urizarren hitzetan, Espainiako Gobernua inoizko barregarrien geratu da Europaren eta munduaren aurrean. EH Bilduren iritzian, nazioarteko komunitatearen aurrean irudi okerragoa ezin da eman.

"Madrilek ez du bakea nahi", esan dute, eta horregatik,  "oraingoan, egiaztatzaileak, gatazkak konpontzeko gaitasun handia erakutsi duten adituak jazartzeari ekin dio". " Bake prozesuaren kontrako politika da", esan dute.

Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen lana goratu eta babestu dute. Egoera honen aurrean, Nafarroako eta Gasteizko legebiltzarretako bozeramaileen batzordeak biltzea eskatu dute, gertatu denaren aurrean erantzun instituzional bateratua emateko.

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur Madrilen egoteari egokia iritzi dio Urizarrek, eta, hain zuzen, EAko buruzagiak esan du atzo bertan lehendakariari egoera honetan ‘"modu aktiboan" parte hartzeko eskatu ziola. "Eskari horri zuzen erantzuten ari da Urkullu", esan du. Euskal gizarteak ‘batuta’ lan egin behar duela gaineratu du. "ETAk beste urrats bat eman du, baina ukaezina da beste aldearen pausoak behar direla aurrera egiteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena