Politika
ETA-REN DESARMEA
G. PALACIOS | EITB.COM
Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak jakinarazi du ETAk armak erabili ezinik uzteko prozesua hasi duela, bere behin betiko armagabetzerako bidean.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
14:30. BBCk bideoa argitaratu du: ETAko bi kide eta Egiaztatzaileen Batzordeko bi ordezkari agertzen dira, armak eta lehergailuak egiteko materialaz betetako mahai baten atzean.
14:26. ETAk hasitako prozesua "sinesgarria" eta "garrantzitsua" dela azpimarratu du Manikkalingamek.
1423. ETAk armak erabili ezinik uzteko prozesua hasi duela jakinarazi du. Horren erakusgarri den bideo bat grabatuta dagoela esan du eta erabili ezinik utzitako arma eta lehergailuen inbentario ofiziala erakutsi du.
14:20. "ETAk agindutakoa bete duela egiaztatu dugu; hilketak, atentatuak eta estortsioa amaitu dira", azpimarratu du.
14:17. "Duela urtebete egon ginen hemen; plazer bat da berriro bueltan egotea", adierazi du.
14:15. Hasi da Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen agerraldia. Ram Manikkalingamek hartu du hitza.
14:00. Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideak Iñigo Urkullu lehendakariarein, Sorturekin eta Alderdi Sozialistarekin bildu dira, agerraldia egin aurretik.
13:57. Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du 15:30ean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan.
13:44. Jorge Fernadez Diaz Barne ministroak ohiko ministroen bileraren ostean hitzegingo du; 14:00ak inguruan izango dela espero da. PSEk ere iragarri du agerraldia egingo duela; 17:30ean izango da.
13:30. Egiaztatzaileen eta lehendakariaren arteko bilera amaitu da. Egiaztatzaileak 12:20 aldera iritsi dira Carlton Hotelera. Minutu gutxi batzuk barru hasiko da agerraldia.
13:24. Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak zabalduko omen duten bideoa BBCk emititu dezakeenaren zurrumurruak indarra hartu du. BCCk onartu du "enbargatutako materiala" daukala. Nolanahi ere, oraingoz ez dute ezer argitaratu.
13:14. ETAk bere armak "erabili ezinik" uzteko prozesua hasi duela eta armagabetzeari datak jartzeko prest dagoela iragarriko omen du Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak, EiTBk jakin ahal izan duenez. Bideo bat zabalduko dute.
13:11. Lehendakariak esan du ETAren desarmatze-prozesua gaurtik egiaztagarria izatea espero duela. Iñigo Urkulluk Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, goizean egin den Jaurlaritzaren kontrolerako saioan.
13:09. Iñigo Urkullu lehendakaria Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideekin bilduta dago une honetan. Azken egunotan telefono bidezko harremana izan du Ram Manikkalingam aipatu batzordeko arduradunarekin.
13:06. Euskal alderdi politikoek agerraldiak deitu dituzte arratsalderako. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak 16:30ean hitzegingo du; EH Bilduk, 17:00etan; eta PPk, 16:00etan. PSEk ere agerraldia egingo duela espero da.
(Pantaila handi bat jarri dute Carlton Hoteleko prentsa-aretoan. Argazkia: eitb.com)
13:04. Nazioarteko egiaztatzaileen agerraldiak ikusmin handia piztu du eta Carlton Hoteleko prentsa-aretoa txiki geratu da. Egiaztatzaileak
13:00. Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideek 14:00etan egingo dute agerraldia Bilbooko Carlton Hotelean, "iragarpen garrantzitsu bat egiteko". Arratsaldean, alderdi politiko guztiekin (PPrekin eta UPyDrekin izan ezik), sindikatuekin, patronalarekin eta gizarte-eragileekin bilduko dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa