15:40

Politika

ETAren keinua

Fernandez Diaz: 'ETA desegitera doan pauso oro positiboa da'

Erredakzioa

Barne ministroak esan du Espainiako Gobernua ez dagoela ETAren "teatralizazioan laguntzeko" prest.

  • Jorge Fernandez Diaz

    Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa, erdian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak baikortzat hartu du ETAk ostiralean iragarriko duen desarme keinua, baina Espainiako Gobernua ez dagoela ETAren "teatralizazioan laguntzeko" prest gaineratu du.

"ETAk desarmearen norabidean pausoak iragarriko dituela iragartzea oso ondo iruditzen zaigu, baina Espainiako Gobernu bezala ez gaude sistematikoki datozen ekimen horien guztien teatralizazioan laguntzeko", azaldu du ministroak, Parisen Frantziako, Marokoko eta Portugaleko homologoekin bildu ostean.

Fernandez Diaz G4 deitutako bileran parte hartzeko joan da Frantziako hiriburura. Bertan adierazi duenez, desarmea "oso erraza da", "armamentua mantentzen duen zuloen geolokalizazio emanda nahikoa da, adibidez", Espainiako nahikoa segurtasun indar dituelako benetan han daudela kontrolatzeko, gaineratu du.

"Espainiako Gobernuak lan egiten duen komunikatu bakarra, Frantziako autoritaeen laguntza paregabearekin, desegitearena da. Gainera, euskal herritarrek eta espainiarrek praktikan espero dutena da orokorrean. Ez dugu teatralizaziorik nahi, ezta horietan lagundu nahi ere", nabarmendu du.

Espainiako Barne ministroak azaldu duenez, "disoluziora doan pauso oro positiboa da, horretarako eszenifikazioak sobran daude", beharrezkoa dena deklarazio horiek "egiaztatu daitezkeen ekintzekin lagunduta" joatea delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena