Politika
Bilera Donostian
Erredakzioa
Bilera "positiboa eta konstruktiboa" izan dela adierazi du Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordeak. Antza denez, EPPK-k eman beharreko hurrengo pausoak zehazten bat etorri dira bitartekariak.
Artxiboko irudia: EiTB
Bake prozesua bultzatzeko Batzordea Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) bitartekari taldearekin bildu da Donostian. Presoen birgizarteratzea lortze aldera, Foro Sozialaren gomendio guztiak martxan jartzeko lan egitea adostu dute. Horrela, harremanetan jarraituko dute, eta elkarrizketa "konstruktiboa" izan dela erantsi dute.
Bilera "positiboa eta konstruktiboa" izan dela adierazi du bake prozesua bultzatzeko Batzordeak. Antza denez, EPPK-k birgizarteratze prozesuan eman beharreko hurrengo pausoak zehazten bat etorri da bitartekarien taldea. Era berean, iritzi ezberdinak plazaratzeko balio izan du bilerak.
EPPKren azken erabakien eta Foro Sozialaren gomendioetan duten lekuaren inguruan iritzia eman dio Batzordeak bitartekarien taldeari.
EPPK
Nahiz eta PPren Gobernuak "zapuzteko" saiakerak egin, orain arte emandako pausoetan "sendo" jarraituko dutela esan dute presoen kolektiboko ordezkariek.
Foro Sozialaren gomendioak "aintzat hartzekoak" direla uste du EPPK-k, "gatazka konpontzeko faktoreak jasotzen dituztelako eta babes soziopolitiko zabala jaso dutelako".
Arkaitz Bellon presoaren heriotza hizpide izan dute EPPK-ko bitartekariek. "Espetxe politikako beste maila bat da", kritikatu dute.
"Gatazkaren konponbideari aurre egiten dion bitartean, Espainiako Gobernuak mendeku eta umiliazio politika erabiltzen du; espetxe politikak Arkaitzen bizitza aurretik eraman du", salatu du EPPK-ko bitartekarien taldeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa