17:09

Politika

Auzitegi Nazionala

Behin behineko kartzelaldia baieztatu dute EPPK-ko bitartekarientzat

Erredakzioa

Defentsa abokatuek ezarritako helegitea atzera bota du epaileak, ihes egiteko eta berriz ere delitu bat egiteko arriskua dagoela argudiatuta.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak hala erabakita, behin behinean kartzelan jarraitu beharko dute urtarrilean EPPKren bitartekarien kontrako operazioan atxilotutako 8 lagunek. Epaileak atzera bota du defentsa abokatuek aurkeztutako helegitea, ihes egiteko eta berriz ere delitu bat egiteko arriskua dagoela argudiatuta.

Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko aretoak ez du defentsa abokatuek aurkeztutako argudioetako bat baloratu nahi izan. Izan ere, abokatuek diote 8 pertsona horien kontrako zigorra neurrigabea dela gaur egungo egoera politikoan, hain zuzen ere, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri ondoren.

Epaileak autoan azaldu duenez, bera ez da nor une politikoaren testuingurua baloratzeko, eta bere eginbeharra delitu zantzurik egon den argitzea da.

Beraz, behin behinean kartzelan jarraitu beharko dute zortzi lagunek: Arantza Zuluetak, Jon Enparantzak, Jose Luis Campok, Aitziber Sagarminagak, Jose Miguel Almandozek, Egoitz Lopez de la Calle, Asier Arangurenek eta Aintzane Orcolagak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena