20:09

Politika

Krisia Nafarroan

Sozialisten jarrera argi uzteko eskatu dio PPk Rubalcabari

Erredakzioa

Nafarroan "krisi instituzionala" sortzeko sozialistak Bildurekin "negoziatzen" ari ez direla argi uzteko eskatu dio Carlos Florianok PSOEko buruzagiari.

  • Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordea. Argazkia: EFE

    Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroan "krisi instituzionala" sortzeko sozialistak Bildurekin "negoziatzen" ari ez direla argi uzteko eskatu dio Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariordeak Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiari. Florianoren hitzetan, azken egunetan bozeramaile sozialistek jarrera "ezberdinak" azaldu dituzte.

Nafarroan alderdiaren jarrera zein izango den argi uzteko adierazpena eskatu dio Florianok PSOEko buruzagiari, "Bilduk Nafarroako etorkizun politikoa baldintzatuko ez duela" espainiarrei argi uzteko.

"Hemen keinuek ez dute balio, gardentasunak bakarrik balio du, Bilduk ezin duelako Nafarroako eta nafarren etorkizun politikoa baldintzatu", adierazi du Florianok. Sozialisten jarrera "kezka handiarekin" jarraitzen duela gaineratu du.

Zentzu horretan, Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak, Eduardo Madina bozeramaile sozialistak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak jarrera ezberdinak agertu dituztela gogorarazi du PPko ordezkariak.

Horregatik, Rubalcabak azalpenak ematea "oso ona" litzateke PSOEren benetako borondatea argi uzteko, erantsi du.

Nafarroan sozialistek sortutako krisi instituzional larria deitoratu du Florianok. Gobernuan ezegonkortasuna sortzeko "Bilduri helduta joateko lotsarik ez dute", gaineratu du.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen