19:10

Politika

Biktimak

Covitek ETArekin negoziazioa gelditzea eskatu du Hagak epaia eman arte

Erredakzioa

"Zuzenbide Estatuak ETArekin amaitzean ahalegin gehien egin zuen Aznar kenduta, gainerako gobernuak beti negoziazioaren bitartez saiatu dira ETArekin amaitzen", esan du Ordoñezek.

  • Consuelo Ordoñez

    Consuelo Ordoñez Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak ETArekin edozein kontaktu geldiaraztea eskatu du astelehen honetan, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Batasuneko eta ETAko buruzagiak gizateriaren aurkako delituengatik ikertzen dituen ala ez erabaki arte.

Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea Hagara joan da, elkarteko beste kide batzuekin batera, Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzari Batasuneko hiru buruzagi eta ETAko zortzi ikertzea eskatzeko, gizateriaren aurkako delituengatik.

"Espainian 2002tik, Erromako Estatutua sinatu zenetik, ETAko krimenen kalifikazioa "gizateriaren aurkako krimenengatik" aldatu behar izango zen, Estatutuaren definizioekin guztiz datozelako", nabarmendu du Consuelo Ordoñezek, auzitegira joan ostean.

Ordoñezen ustez, Espainian ez da definizio hori aldatu orain arte, "interesatzen ez delako".

"Zuzenbide Estatuak ETArekin amaitzean ahalegin gehien egin zuen Aznar kenduta, gainerako gobernuak beti negoziazioaren bitartez saiatu dira ETArekin amaitzen", esan du Ordoñezek.

Mariano Rajoyren Gobernuak "ez du ETArekin negoziatu, noski, baina taldearekin zuzenean negoziatu dutenekin negoziatzen ari da", salatu du Coviteko presidenteak.

Elkartearen iritziz, Zigor Auzitegiak ETAren krimenak gizateriaren aurkako krimentzat hartuko balitu, horrek buruzagiekin izan daitekeen edozein kontakturi ateak itxiko lizkioke.

2002ko ekainetik aurrera, "ETA-Batasuna erakundeko" buruzagiak ziren hamaika pertsona salatu ditu Covitek. Otegi, Permach eta Barrenarekin batera, ETAko ustezko kideak ziren Jose Antonio Urrutikoetxea "Josu Ternera", José Luis Eciolaza "Dienteputo", Tomas Elorriaga "Teo", Juan Cruz Maiztegi "Pastor", Eusebio Arzallus "Paticorto", Rafael Santiago Azkolain, Iratxe Sorzabal "Ezpela" eta David Pla "Minzo" daude zerrenda horretan.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena