Politika
Biktimak
Nazioarteko Zigor Auzitegian Batasuneko hiru buruzagiren eta ETAko zortziren aurkako salaketa bat aurkezteko Coviteren ekimena kritikatu du Sortuk.
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Amaia Izko Sortuko bozeramaileak Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteari "mendekuaren alde egiten duten sektoreen benetako terminal politikoa" izatea leporatu dio.
Ohar batean, Nazioarteko Zigor Auzitegian Batasuneko hiru buruzagiren, besteak beste, Arnaldo Otegiren, eta ETAko zortziren aurkako salaketa bat aurkezteko Coviteren ekimena kritikatu du Sortuk.
Alderdiaren ustez, Covite bezalako elkarteek "mendekua" soilik bilatu nahi dute, "ez-irtenbidearen egoera bermatzeko", "horrela Euskal Herriko gehiengo sozialak aldarrikatzen duenaren antipodetan" kokatuz.
Sorturen hitzetan, biktimek jokatu beharreko papera "irtenbidearen kodean ematea da, ez mendekuarena, ezta gatazka iraunaraztearena". Horregatik, "euskal gizartearen irtenbide eta bake nahiak gaizki irteteko saiakera alde batera uzteko" deia egin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa