Politika
Aberriratu dituzte
Erredakzioa
Narvaez Goñi eta Alberdi Uranga igandean atxilotu zituen Mexikoko Poliziak Puerto Vallartan, Jaliscoko estatuan. 22 urte eman dituzte ihes eginda.
Juan Jesus Narvaez Goñi eta Itziar Alberdi Uranga ETAko ustezko kideak. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Juan Jesus Narvaez Goñi Pajas eta Itziar Alberdi Uranga Maria ETAko ustezko kideak Madrilen daude dagoeneko. Datozen orduetan epailearen eskuetan utziko dituzte. Igandean, Mexikon, atxilotu zituzten. 22 urte eman dituzte ihes eginda.
Narvaez Goñi eta Alberdi Uranga igandean atxilotu zituen Mexikoko Poliziak Puerto Vallartan, Jaliscoko estatuan. Polizia Nazionalak eta Mexikoko Ikerketa eta Segurtasun Zentroak (CISEN) operazioan parte hartu zuten.
Terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek jakitera eman dutenez, bi atxilotuak 15:00ak aldera heldu dira Madrileko Barajas aireportura Mexikok kanporatu ostean.
19 auzi
Auzitegi Nazionalean 19 auzi zabalik dituzte biek, horietako bost berdinak dira bientzako, iturri juridikoek azaldu dutenez.
Bi atxilotuak "nortasun agiri faltsuekin zeuden Mexikon", Mexikoko Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Migrazio Institutu Nazionalak "kontrol eta egiaztapen prozedura bat martxan jarri zuen eta legez kanpo zeuden Espainiako bi herritarrak identifikatu eta aurkitu zituen", Ministerioak ohar batean azaldu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa