Politika
Krisia Nafarroa
Erredakzioa
PPren idazkari nagusiaren esanetan, "alternatiba Bildurekin Gobernuan egotea bada", bere alderdia "beti" eta "zalantzarik gabe" kontra azalduko da.
Irregulartasunik egon dela baieztatzekotan, kontseilaria kaleratuko duela uste du Cospedalek. EFE
Maria Dolores de Cospedal PPren idazkaria nagusiaren esanetan, "Nafarroarentzat onena Gobernuaren egonkortasunari eusten laguntzea da", eta "alternatiba Bildurekin Gobernuan egotea bada", bere alderdia "beti" eta "zalantzarik gabe" kontra azalduko dela gaineratu du.
Telecincon egindako elkarrizketa batean, Cospedalek azaldu du Ekomomia kontseilari baten kontrako salaketa egoteak "ez du esan nahi egia denik". Halere, ziur agertu da irregulartasunik egon dela baieztatzen bada, Yolanda Barcina presidenteak Lourdes Goicoechea kontseilaria kargutik kenduko duela.
"Zuzenbide-estatu batean bizi bagara, guztiak legearen eraginpean gaude eta guztiok dugu errugabetasun-presuntzioa izateko eskubidea", esan du Cospedalek; gainera, horren ustez, Barcinak ez du "inolako interesik" legez kanpoko jarduera bat babesteko.
Edonola ere, gaineratu du nahiago duela ikerketa batzordearen emaitzei itxaron, eta PSOEri ohartarazi dionez, zentsura-mozioa deitzeko alternatiba (Bilduren babesa behar du aurrera egiteko) "ez da onena Nafarroarentzat, ezta Espainiarentzat ere".
"PP kontra azalduko da beti eta zalantzarik gabe, Bildu bidelagun izatea ekarriko duen prozesu batean", azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa