09:07

Politika

Elkarrizketa

'Gizarteratzearen bidea' babesteko eskatu dio Urkulluk Rajoyri

D. P. / I.G. | eitb.com

ETAren amaierara "eragindako kalte bidegabea" aitortuta heltzea aldarrikatu du lehendakariak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuari "Langraiz edo Zaballa bidea" aktibatzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak, ETAko presoen gizarteratzea ahalbideratzeko.

"Langraiz bidea oso garrantzitsua da. Damuaren bidea estigmatizatu egin dute, baina beste bide bat posible da; egindako kaltea onartzea eta gizarteratzeko borondatea erakustea, hain zuzen ere. Nire ustez, hori da Espainiako Gobernuak aktibatu beharko lukeen bidea", gaineratu du Urkulluk, Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean.

Urkulluren hitzetan, prozesu horretan, "ETAren amaiera ordenatua, egiaztagarria eta kontrolatua" egiteko planteamendua mahai gainean dagoela eta amaiera horretara "egindako kaltea bidegabea izan dela aitortuz" iritsi behar dela gaineratu du.

"Bakea bakearen truke eta bakea bizikidetza lortzeko", aldarrikatu du Urkulluk. Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodríguez Zapatero presidenteen Gobernuen "bakea presoen truke" ereduaren aurka agertu da lehendakaria.

Nazioarteko egiaztatzaileek eta bitartekariek hurrengo asteetan Euskal Herrira egingo duten bisita ETAk armak entregatzeko une egokia izango ote den galdetu diotenean, Urkulluk zera erantzun du: "ETAk, bizirik dirauen erakunde terrorista gisa, bere iraganaren porrota erakusten duten urratsak egiteko estaldura behar badu, ongietorria emango diot edozein eragilek estaldura emateko esfortzuari".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena