14:45

Politika

Biltzar Nazionala

2014a presoen hurbilketaren urtea izango da, Etxeraten hitzetan

Erredakzioa

Biltzar Nazionala egin du igande honetan Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak, Tolosako Leidor aretoan.

  • Etxeratek Tolosan egin duen hamahirugarren biltzarra. Argazkia: EiTB

    Etxeratek Tolosan egin duen hamahirugarren biltzarra. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkartearen aburuz, 2014a presoen hurbilketaren urtea izango da. Bere aldetik, gainera, horrela izateko "ahal duen guztia eta gehiago" egingo duela esan du elkarteak.

Hitz horiekin itxi du Etxeratek igande honetan Tolosan egin duen hamahirugarren biltzarra, "sakabanatze sistema hasi zutenetik 25 urte bete direnean".

"Ziur gaude aurten gauzak aldatuko direla", esan dute Ibai Bilbao y Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerateko bozeramaileek. Ekitaldian, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testua irakurri diete hedabideei, baina ez dute galderak egiteko aukerarik eman.

EEPKren iragarpenari buruz ere, ez dute adierazpenik egin.

Familien eta lagunen "sufrimenduaren kontura salbuespenezko neurriak ezartzea onartezina da", elkartearen ustez, eta "noiz arte iraungo duen, noren onurarako den eta zein helburu duen" galdetu dute.

Etxerateko bozeramaileek salatu dutenaren arabera, "hamasei familia hautsita daude sakabanaketarengatik" eta "beste batzuk hausten jarraituko dira hainbat agintarik eskubideak dituzten herritarrak direla ahaztu, eta kartzela politika horrekin jarraitu nahi dutelako".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena