Itxi

Politika

Erreakzioak

EPPKk abenduan iragarritako urratsak zehaztu ditu, Sorturen ustez

Erredakzioa

PSE-EEk "ekintza gehiago" eta "iragarpen gutxiago" eskatu du; PPk uste du presoen kolektiboa "ametsetan" ari dela.

  • EPPKk euskal kartzeletara hurbiltzeko banan-banan eskatuko dutela iragarri dute. EiTB

    EPPKk euskal kartzeletara hurbiltzeko banan-banan eskatuko dutela iragarri dute. EiTB

Pernando Barrena Sorturen bozeramalearen esanetan, EPPKk abenduan iragarritako gogoetaren ostean, "batzuek urrats praktikoak eta gauzak zehazteko eskatu zuten, ba hortxe dituzte".

Sortuko kidearen ustez, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak zabaldutako adierazpena "erantzukizun handiko" ariketa izan da, eta "bake prozesuarekiko heldutasunez jokatu dute".

PSE-EEk "ekintza gehiago" eta "iragarpen gutxiago" eskatu dio ETAko presoen kolektiboari, "jakin badakitelako zer egin behar duten".

Euskadiko Sozialisten gogoratu dutenez, "hilabete eta erdi igaro da abenduren 28ko agiritik", EPPKk gatazkaren ondorioz "eragindako mina eta sufrimendua" onartu zuenetik.

Halaber, Borja Sémper Euskadiko PPren bozeramalearen arabera, EPPK "ametsetan ari da" uste badu "Estatuak erabakitzen" duen espetxe-politikan eragingo duenik.

Kolektibo hori osatzen duten presoek "jendartean nabarmentzeko obsesioa" dutenez, "egunen batean komunera doazela ere iragarriko dute".