12:09

Politika

Tafallan, Nafarroa

PSNk eta PPk 'UPNren ekitaldian izandako istiluak' gaitzetsi dituzte

Erredakzioa

Talde batek UPNren militanteen kontrako irainak bota zituzten azken egunotako krisi politikoaz hitz egiteko egindako bilerara sartzen ziren heinean.

2:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSNk eta Nafarroako PPk, hedabideetara igorritako bi oharretan, UPNk Tafallan egindako bileran jazo ziren 'istiluak' gaitzetsi dituzte. Ehun pertsona inguruk osatutako talde batek irainak bota zizkien UPNko kargudun guztiei, bilera egingo zuten hotelean sartzen ziren heinean.

Tentsio handiena Yolanda Barcina UPNren eta Nafarroako presidentea heldu zenean jazo ziren. Foruzaingoko zenbait agentek Barcina babestu behar izan zuten hotelera sartzeko.

PSNk "gogor eta aringarriri gabe" gaitzetsi ditu UPNren militanteen kontrako "irainak eta erasoak" eta, azpimarratu duenez, "jarrera onartezin hauek Nafarroako gehiengo sozialak krisi politikoa konpontzeko borondatea oztopatu baino ez dute egiten".

Bestalde, Enrique Martin Nafarroako PPren presidenteak, istiluak gaitzetsi eta gero, hiritarrek "sen demokratikoa" izatea eskatu du; hau da, "pertsona guztiak errespetatu, ideia politikoak eta iritzian gorabehera".

"Ezin ditugu holako ekintzak eta xantaiak onartu, edozeinengandik datozela. Demokratek ondokoa errespetatu behar dute", esan du.

Manu Aierdi Nafarroako EAJren presidenteak istiluak gaitzetsi ditu eta "gertakari tamalgarria" izan dela esan du. Aierdiren ustez, gertatutakoak "ez du Nafarroan hain beharrezkoa den batasun soziala sustatzen eta, are gehiago, bizi dugun egoera honetan".

Jeltzalearen esanetan, "eraikitzeko unea da" eta "Nafarroako herritarrentzako etorkizun hobea eraikitzeko gai garela erakustekoa".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena