Politika
Krisia Nafarroan
Erredakzioa
Istiluak izan dira UPNren bilera izan den hotelaren sarreran, hainbat lagun elkartu baitira bertan gobernuko kideei "lapurrak" deituz.
Albisteak (4)
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak defendatu du UPNren Gobernuan ez dagoela ustelkeriarik, eta gaineratu du "Nafarroaren izena" dela zikintzen ari direna: "Eta ez dugu onartuko".
Goicoecheak kargua utzi ez duela iragarri du eta Barcinak kontseilari babes osoa eman dio.
Tafallako hotel batean bilera bat egitera deitu ditu gaur Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak alderdiko kargudunak eta herrietako UPNko batzordeak, egoera politikoa aztertzeko.
"Akusatu nahi bagaituzte, probak aurkez ditzatela", eskatu du Barcinak. "Argi dagoena da zentsura mozio iruzurti bat izan dela", esan du presidenteak; izan ere, "helburu politikoak lortzeko alderdi batzuei ez zaie axola Lourdes Goicoechea bezalako pertsona bati ohorea kentzea".
Istiluak
Foru Polizia hotelera gerturatu den jendea sakabanatzen saiatu den arren, istiluak izan dira UPNren bilera izan den Tafallako hotelaren sarreran. Hainbat lagun elkartu dira bertan gobernuko kideei "lapurrak" deituz.
Ekitaldia 18:00etan hastekoa zen, eta 17:40 aldera hotelaren sarreran bildu den jendea "Ustelak Nafarroatik kanpora" eta "UPN kanpora" oihukatu diete iristen ziren agintariei.
Tentsio handieneko unea Barcina iritsi denean izan da. Ondoren, Lourdes Goicoechea kontseilaria sartu da, , Jose Javier Esparza eta Marta Vera kontseilariek babestuta.
Goicoecheari babesa
Hasiera batean hedabideak bilera horretan egoteko baimenik ez zuten arren, istiluen ostean, alderdiak sartzen utzi die kazetariei.
"Faxistak" deitu ditu Barcinak manifestariei eta Goicoechea pertsona "zintzoa, gardena eta profesionala" dela esan du. Gainera, Ekonomia kontseilari karguak eskatzen dituen lanak besterik egin ez dituela azaldu du.
Goicoecheak berak lasai dagoela eta Idoya Nieves Ogasuneko zuzendari ohiarekin urtetan lan harreman "bizia"·izan duela esan du.
Barcinak Goicoechea kontseilariari babesa eskaini dio eta kargua utziko ez duela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa