17:03

Politika

Baiona

Ipar Euskal Herriko 26 eragilek EPPKren bide orriarekin bat egin dute

Erredakzioa

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak ere agertutako bide orriarekin bat datozela nabarmendu dute zenbait eragilek Baionan; Parisko eta Madrilgo gobernuei konponbideak proposatzeko eskatu diete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Euskal Herriko 26 eragile politiko eta sozialek bat egin dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) agertutako bide orriekin, euren iritzian, Foro Sozialak egindako ildoak jarraitzen baitituzte.

Baionan izan da bilera eta, bertan, Solidaires, Bakebidea, Aitzina, LAB, AB, EH Bai, EE-berdeak, LDH, Sortu, Etxerat, eta Anai-artea, besteak beste, bildu dira, zenbait hedabidek publikatu dutenez.

Halaber, gaineratu dutenez, Espainia eta Frantziako Gobernuek blokeo egoeran jarraitzen dute, eta presoek eta iheslariek egindako ekarpenak egoera desbloketzeko balio dezakeela esan dute.

Etxeratek, manifestazioa

Bestalde, Baionan bertan, eta Etxeratek deituta, manifestazioa egin dute, Cristin Toira Frantziako Justizia ministroa bertan dela aprobetxatuta.

Toira justiziaren etorkizunaren inguruko hitzaldia ematera joan da bertara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena