10:14

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Nafarroan 'ezkerreko alternatiba bat' eratzea proposatu du Garitanok

Erredakzioa

Gipuzkoako ahaldun nagusiak azpimarratu du “euskara zabaltzeagatik torturatu eta zigortu zituztenak” ere gatazkaren “biktimak” izan direla.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroan "ezkerreko alternatiba bat" martxan jartzea proposatu du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, "Nafarroak denbora gehiegi pairatutakoa ezabatzeko" helburuarekin.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren adierazpenei erantzun die Garitanok. Diazen hitzetan, Nafarroa "estrategikoa" da Espainiarentzat. Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi du hitz horiek "frankismoko edozein Barne ministroenak" izan litezkeela.

"Nafarroa Nafarroarentzat da estrategikoa, eta gainontzekoa Euskal Herriak nortasun propioa ez izateko Espainiaren saiakerak besterik ez dira".

ETAren desarmea

Bestalde, ETAren desarmea, “arma andana kamoi batean”, anekdota hutsa dela adierazi du gaur Martin Garitanok, “mamitsuena” orain dela bi urte “borroka armatua” utzi izana baita. Horrez gain, Euskal Herrian ez dela bakarrik ETA “izan” azpimarratu du, “sufrimendua aldeaniztuna” izan delako.

Garitanok esan du “euskara zabaltzeagatik torturatu eta zigortu zituztenak” ere “biktimak” izan zirela.

ETAren balizko desarmearen inguruan galdetuta, Garitanok nabarmendu du bi urte igaro direla ETAk borroka armatua utzi zuenetik. “Anekdota bati buruz hitz egiten ari gara, eta ez mamiari buruz, hau da, ETAk borroka armatua uztea erabaki zuela”, esan du.

Euskal Herrian “giza eskubide eta eskubide politiko asko” urratu egin direla azpimarratu du Garitanok eta, horrenbestez, bake prozesuaren amaierak “luzerako joko” duela gaineratu du.

”Euskara hedatzeagatik zigortu eta torturatu zituztenak ere biktimak dira. Sufrimendua aldeaniztuna izan da, eta hori ez da egun batetik bestera konpontzen”, azpimarratu du.

Igeldoko desanexioa

Bestalde, Igeldoko eztabaida “judizializatu” izana leporatu die alderdi politikoei. Garitanoren hitzetan, Igeldoko aferaren atzean “interes ekonomikoa” egon liteke.

Horrez gain, “bidezkoak ez diren epaien aurrean” edota “esku hartze politikoen aurrean” insumisio eta desobdientzia politika jorratzeko prest agertu da Garitano, alderdi político guztiak “eskutik helduta” badoaz.

Finantzen euskal Kontseilua

Ostegunean Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek sinatutako hitzarmenari buruz, Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera “emankorra” izan zela adierazi du Garitanok. Horren hitzetan, lortutako akordioa “Euskal Herri osoarentzat” onuragarria izango da.

“Ezberdintasun politikoak egon badaude, horregatik eredu diferenteak defendatzen ditugu EAJk, PPk eta Eh Bilduk, baina dirua banatzeko puntuan erantzukizunez jokatu genuen akordioa lortzeko”, azaldu du.

Hitzarmen horri esker, Gipuzkoak “kalte gutxiago” jasoko duela nabarmendu du.

 



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena