Erresuma Batuko Poliziak atxilotu du Antton Troitiño preso ohia, Londresen. Baldintzapeko askatasunean zegoen urritik, eta Westminsterreko Magistratuen Ganbera aurrera eraman dute ostegun honetan.
Antton Troitiño preso ohia Londresen atxilotu du Erresuma Batuko poliziak, Pablo Ruz epailearen aginduz. Kartzelatik atera ondoren, berriz ere ETAn sartu izana leporatzen diote.
Ostegun honetan bertan eraman dute Westminsterreko Magistratuen Ganbera aurrera, baina saioa eten egin behar izan dute, itzultzailerik ez zegoelako. Litekeena da bihar bertan saiori ekitea.
Troitiñok 24 urteko espetxealdia bete zuen eta eta 2011ko apirilean aske gelditu zen Auzitegi Gorenaren hutsegite baten ondorioz. Erresuma Batuko poliziak egun gutxira atxilotu bazuen ere, 2013ko urrian baldintzapeko askatasunean utzi zuten, Estrasburgok Parot doktrinaren aurkako epaia eman eta egun gutxira.
Barne Arazoetako Ministerioak Poliziak batutako datuen ondorioz burutu da atxiloketa. Hauek diotenez ETAren IHESKO, errefuxiatuen kolektiboa, barneratu zen Troitiño. Erresuma Batuan lehen aldiz atxilotu zutenean eta Ignacio Lerin ETAko kidearekin partekatzen zuen etxebizitzan ETAk sortutako dokumentazio faltsua aurkitu zioten.
2012ko ekainaren 29tik atxiloketa prebentiboan zuen Troitiño Erresuma Batuko poliziak Lerinekin batera harrapatu ondoren. Atxiloketa hau Auzitegi Gorenak 2011ko apirilaren 19an kaleratutako aginduaren ondorioz burutu zen.
2012ko udaran Poliziak Ruz epaileari Erresuma Batuko poliziari erreguzko eskakizuna egiteko egindako eskariaren ondorioz burutu da oraingo atxiloketa. Eta aipatutako etxebizitzan aurkitutako dokumentazioa faltsuak eragin du.
Barne ministroa: ''Atxiloketak erakusten du Gobernua ez dagoela treguan''
Jorge Fernandez Diaz Barne Arazoetako ministroak Troitiñoren atxiloketak Gobernuak terrorismoaren aurka lan egiten jarraitzen duela eta 'gobernua ez dagoela treguan' esan du. Fernandez Diazek Erresuma Batuko poliziaren jokaera eskertu eta bi herrialdeen arteko polizia eta botere judizialaren kooperazioa nabarmendu nahi izan ditu.