12:27

Politika

Zentsura mozioa

Amaiur: 'Bozak aurreratu nahi badituzte, Bildurekin egin beharko dute'

Erredakzioa

Sabino Cuadrak azaldu duenez, Elena Valencianok "jakingo du zenbatzen" eta beste aukerarik ez dagoela ohartuko da.

  • Sabino Cuadra Amaiurren Kongresuko diputatua.

    Sabino Cuadra Amaiurren Kongresuko diputatua. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sabino Cuadra Amaiurren Kongresuko diputatuak PSNren eta Bilduren arteko itunaren alde egin du Nafarroan zentsura mozioa aurkezteko, eta Elena Valenciano PSOEko ordezkariari mezua igorri dio, jakingo duela zenbatzen eta "benetan hauteskundeak nahi baditu" Nafarroan, beste aukerarik ez duela ohartuko dela.

"Ez ditut adierazpenak entzun, baina benetan nahi badituzte hauteskundeak aurreratu, Bildurekin egin beharko dute", adierazi du diputatu abertzaleak Valencianoren adierazpenei erantzunez. PSOEren ordezkariak gezurtatu egin du Bildurekin akordioa egingo dutela.

Cuadrak Kongresuko korridorean gogorarazi duenez, Bilduk eta NaBaik zentsura mozioa aurkeztu zuten duela hilabete batzuk hauteskunde aurrerapena bultzatzeko, baina ez zen aurrera atera PSNk abstentzioa eman zuelako. Orain, ordea, Nafarroako sozialistek "onartu dute onena horrelako apustu bat egitea dela", Cuadraren esanetan.

"Horretan gabiltza, eta mozioa elkarrekin proposatuko dugula espero dugu, hauteskundeak lehenbailehen egiteko", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena