12:15

Politika

Krisi politikoa Nafarroan

Nafarroako Gobernuak babes osoa agertu dio Goicoecheari

Erredakzioa

Juan Luis Sanchez de Munian bozeramaileak adierazi du kontseilariaren errugabetasuna frogatuko dutela eta Parlamentuan ikerketa batzordea eratzea babestuko dutela.

2:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Luis Sanchez de Munian Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak Gobernuaren babes osoa agertu dio Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariari, Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak atzo egindako salaketen ostean, eta bere errugabetasuna frogatuko dutela hitzeman du.

Nievesek zergadun batzuei mesedeak egitea leporatu zion, besteak beste, kontseilariari; eta horrek lurrikara politiko handia sortu du Nafarroan.

Hori dela eta, Sanchez de Munianek prentsaurrekoa eman du gaur, Goicoechea alboan zuela, eta Gobernuak kasua argitzeko bere esku duen "guztia" egingo duela adierazi du, eta dituzten datu eta froga guztiak erakutsiko dituztela "zipriztindua izan den kontseilariaren ohorea garbitzeko".

Horren harira, UPNri agindua eman omen diote oposizioak Parlamentuan proposatuko duen ikerketa batzordearen alde bozka dezan.

Bestalde, Goicoecheak berretsi egin du atzo esandakoa, eta legez kanpoko ezer ez duela egin eta kargua ez duela bere mesederako erabili azpimarratu du.

Nievesek salatu zuenez, 2011ko irailaren 27an Goicoechearekin jatetxe batean afaldu ostean, kontseilariak Ogasunaren Inspekzio Plana eskatu zion, zergadunen artean bere zerga aholkularitza zerbitzuaren bezerorik ba ote zegoen jakiteko.

Bada, hitz horien kontrako salaketa jarriko dute; izan ere, Goicoecheak esan du "erabat gezurra" dela afari horretan Inspekzio Plana eskatu izana.

Nievesek egindako gainerako salaketak zerbitzu juridikoek aztertuko dituzte, baina gaurko prentsaurrekoan, Ekonomia kontseilariak ez ditu gezurtatu, eta ñabardurak besterik ez ditu egin.

Hala ere, argi adierazi nahi izan du Ogasunean "muturra sartu gabe" jardun zuela eta gezurtatu egin du bere onura bilatzeko ekintzak egin zituenik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena