Politika
Ekitaldia, Bilbon
Erredakzioa
EAJko Bizkaiko 200 bat kargudunek batzarra egin dute gaur Bizkaian; enplegua sortzeko eta ekonomia indarberritzeko prozesu parte-hartzaile bat aurkeztu dute.
Andoni Ortuzar EBBko presidentea, gaur, Bilbon. Argazkia: EITB
EBBko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, ETAk atzo kaleratutako agiria izan du hizpide gaur, besteak beste. Buruzagi jeltzaleak "agiri eta prentsa ohar gutxiago, eta ekintza gehiago" eskatu dizkio erakunde armatuari. Desarmerako urratsak eman ditzala eta eragindako mina onar dezala esan dio ETAri.
EAJko Bizkaiko 200 bat kargudunek batzarra egin dute gaur Bizkaian; enplegua sortzeko eta ekonomia indarberritzeko prozesu parte-hartzaile bat aurkeztu dute. Buruzagi jeltzale bizkaitar nagusienak egon dira ekitaldian, Ortuzarrekin batera: tartean, Itxaso Atutxa BBBko burua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
EAEko langabeziaren tasa, % 15ekoa, "onartezina dela esan du Ortuzarrek, baina itxaropenerako zantzuak egon badaudela azpimarratu du, "2014a urte luzea eta zaila" izango den arren.
Aurreko legealdian, Jaurlaritza PSE-EEren esku egon zen urteetan, EAEren zorra zazpi aldiz biderkatu zela salatu du Ortuzarrek. Hitz eman du EAJk ez diola gizarteari hutsik egingo, eta ekonomia berpizteko ahalegin guztiak egingo dituela agindu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa