11:31

Politika

Erreakzioak

'Banda usteltze prozesuan dago', esan du PPk agiriaren inguruan

Erredakzioa

Semperrek esan duenez, ETAk "denon artean bere amaiera kudeatzea" nahi du, zailtasunak dituelako desegiteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Borja Semper PPren bozeramalearen esanetan, agiria "usteltze prozesuan dagoen banda baten itxura negargarria" da.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Alderdi Popularreko kideak ETAren azken agiria izan du hizpide.

Semperrek gaineratu duenez, organizazioak "denon artean bere amaiera kudeatzea" nahi du, zailtasunak dituelako desegiteko eta "politikan sartzea" nahi du, nahita nahiez.

Agiria

"Laster" prozesuari "ekarpen esanguratsuak" egingo dizkiola iragarri du ETAk Gara egunkariari igorritako agiri batean. Egunkariak agiri osoa gaur argitaratu du.

Azken hilabeteetako gertakarien errepaso zabala egiten du ETAk agirian. Gara egunkariaren arabera, "Estatuen blokeo saiakeraren aurrean Euskal Herrian aurrera egiteko aukera interesgarriak azaldu direla uste du ETAk, besteak beste, EPPkren jarrera, Foro Sozialak martxan jarritako Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea eta urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazioa aipatzen ditu. 'Inflexio puntua' izatea espero du ETAk eta ondorioak izaten hasi dela uste du". ETAren iritzian, "Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio erraldoienari ohiko harrokeriaz erantzun dio Espainiako Gobernuak: ez mobilizazio batek ez bik ez dute Espainiako Gobernuaren politika aldaraziko. Areago, PP-ko agintariak eraso gehiago iragartzen ari dira".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena