Politika
ETA-ren Agiria
Erredakzioa
Harik eta ETA desegin arte, Espainiako Gobernuak behar diren neurriak hartuko dituela eta segurtasun indarrek lanean jarraituko dutela esan du Barne Ministerioak.
Jorge Fernandez Diaz, Barne Ministroa. Argazkia: EFE
Espainiako Barne Ministerioak berretsi duenez, ETArengandik espero duen agiri bakarra, erakundearen desagertzea iragarriko duena da. Bien bitartean, harik eta desegitea gauzatzen ez den artean, segurtasun indarrek lanean jarriko dutela jakinarazi du ministerioak.
Jorge Fernandez Diaz buru duen ministerioaren hitzetan, ETAk agiriak kaleratu izan duen aldiro eman duten erantzun berbera emango dute, oraingoan ere: "Erakundearen desegitea da espero dugun komunikatu bakarra". Horretarako, desegite hori gauzatu dadin, Espainiako Gobernuak beharrezko neurriak hartuko dituela eta segurtasun indarrek lanean jarraituko dutela ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa