Politika
Noos auzia
Gaizka Palacios | eitb.com
Nazioarteko komunikabide nagusiak bat datoz Cristian infantaren inputazioa Espainiako Monarkiarentzat kolpe gogorra izan dela esaterakoan.
Infantaren inputazioa jasotzen duen BBCren lehen orrialdea
Cristina infanta ustez dirua zuritu eta delitu fiskalak egiteagatik inputatu izana albiste izan da nazioarteko komunikabide nagusienetan, eta guztiek azpimarratu dute azken urteetan bere irudi ona galdu duen Espainiako Monarkiarentzat kolpe gogorra izan dela.
BBC-ren arabera, Errege Etxeak ahalegina egin du Urdangarinen auziarekin nahasita ez agertzeko, baina orain estrategia horri eustea oso zaila izango zaiola azpimarratu du, Juan Carlos erregearen alabetako bat auzi horretan inputatuta dagoelako.
The New York Times egunkariak Espainiako Monarkiaren irudi publikoa okerrera egiten ari dela nabarmendu du. Ildo horretan, Sigma Dos enpresak egindako ikerketa bat aipatu du: galdetutakoen gehiengoak uste du Errege Etxea Urdangarin auzia gaizki kudeatzen ari dela eta erregeak abdikatu egin beharko lukeela.
The Guardian-ek esan du infantaren inputazioa kolpe gogorra izan dela Espainiako Monarkiarentzat, eta, horrez gain, Espainian gero eta ustelkeria kasu gehiago agertzen ari direla eta horrek Estatuaren irudia kolokan jartzen duela.
Bi urteko ikerketa judizialaren ostean Cristina infantak auzipetua izatea saihestuko ote duen galdetu du Le Monde-k. Elena infantak bere garaian egin zuen bezala, Cristina ere dibortziatu egin behar litzatekeela iradoki du, "Urdangarin auzitik aldentzeko". Nolanahi ere, eta Errege Etxeak hori nahiko lukeen arren, dibortzioaren aukera baztertuta dagoela erantsi du.
The Telegraph egunkariaren arabera, infantaren inputazioak Juan Carlos erregearen izen onari kalte egin dio. Erregeak azkenaldian egin dituen agerraldi publikoetan "nekatu itxura" zuela ere aipatu du, baita aldakako bi ebakuntza egin dizkiotela ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa