17:02

Politika

Zuzenketa

Autogobernua batzorde 'gardenean' eztabaidatzea eskatu du PSEk

Erredakzioa

Jose Antonio Pastorrek zuzenketa bat aurkeztu du EAJren proposamenaren aurka. Azken honek ateak itxita egindako batzordea osatzea proposatu du.

  • Jose Antonio Pastor

    Jose Antonio Pastor PSEko legebiltzarkide sozialista. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EEk euskal autogobernuaren etorkizuna Legebiltzarrean ateak irekitako batzorde "gardenean" eztabaidatzea proposatu du, ateak itxitako batzordean egin beharrean, EAJk proposatu bezala.

Jose Antonio Pastor legebiltzarreko bozeramaile sozialistak astezken honetan prentsaurrekoan zuzenketa bat aurkeztu du EAJren proposamenaren aurka. Azken honek ateak itxita egindako batzordea osatzea proposatu du "autogobernuaren gaurkortzeari buruz euskal herritarren nahi politikoaren adierazle".

EAJren helburua 2015ean batzorde horretan akordio politikoa ixtea da, eta Gernikako Estatutuak ezartzen duen moduan, herritarrek berretsi beharko lukete.

EAJren proposamena Gasteizeko Ganberan eztabaidatuko dute laster, eta dagoeneko PSEk zuzenketa bat proposatu du eztabaida hori Azterketa batzorde baten barruan egiteko, akordioa garatzeak Euskadin zer ekarri duen ebaluatzeko eta Gernikako Estatutuaren balizko erreforma aztertzeko, ahalik eta adostasun handiena lortzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena