20:19

Politika

Txostena

Cascosek Gurtel sarearen komisioak jaso zituen, Poliziaren arabera

Erredakzioa

UDEFek Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari txosten bat entregatu dio. Ustelkeria sareari atzemandako agirietan P.A.C. siglak agertzen dira eta ministro ohiaren izenarekin lotu ditu Poliziak.

  • Francisco Alvarez Cascos ministro ohia. Argazkia: EFE

    Francisco Alvarez Cascos ministro ohia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Poliziako UDEF unitateak Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari txosten bat entregatu dio. Ustelkeria sareari atzemandako agirietan P.A.C. siglak agertzen dira eta Francisco Alvarez Cascos ministro ohiaren izenarekin lotu ditu Poliziak. Horrela, Cascosek ustelkeria sarearen komisioak jaso zituela ondorioztatu du Poliziak txostenean.

Administrazioarekin kontratuak lortzearen truke jasotako komisioak izango lirateke, eta P.A.C siglekin lotuta agertzen dira Poliziaren txostenean.

49 orrialdeko txostenean, P.A.C. siglak Francisco Correaren erakundeari atzemandako agirietan behin baino gehiagotan agertzen direla azaltzen du Poliziak. "2003an eta 2004an, hauteskunde-kanpainan sortutako mozkinen banaketarekin" lotuta agertzen dira siglak.

Rialgreen

Rialgreen S.L enpresaren publizitate-zerbitzuak kontratatu zituen PPk garai horretan. "Zenbait elementu kontutan hartuta, P.A.C siglen atzean Francisco (Paco) Alvarez Cascos dagoela esateko zantzuak daude", adierazi du Poliziak.

Txostenaren arabera, Rialgreen konpainiak hiru milioi euro baino gehiago fakturatu zizkion PPri. Mozkina bi zatitan banatu zuten: Bat Jose Luis Roig Gallego Asian Deluxe Groupeko administratzailearen eta P.A.C-en artean banatu zuten; eta bestea beste sei pertsonen artean banatzen zen: P.A.C, Luis Barcenas, Gerardo Galeote, Jesus Sepulveda, Jesus Merino eta Francisco Correa.

Honenbestez, P.A.C Alvarez Cascosekin lotzen du Poliziak, siglen atzean dagoen pertsonak "eragiteko gaitasun handia duelako; izan ere, bi aldeetatik dirua jaso zuen, eta guztira 41.172 euro bereganatu zituen, Rialgreenen etekinaren hartzaile nagusia zen".

Cascosen erantzuna

Txostenaren "susmo edo usteak erabat faltsuak" direla kritikatu du Cascosek. Txostenaren edukiaren berri ez duela azaldu du ministro ohiak agiri batean. Hala ere, Gurtel sarean "inolako parte-hartzerik" izan ez duela errepikatu du.

"Segurtasun juridikoa eta pertsonen babesa oinarri gisa dituen berme sistema batean edozein herritarren duintasunaren aurkako eraso bat dira" informazio horiek, ministro ohiaren ahotan. "Azkenera arte" defendatuko dela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena