17:38

Politika

Gaitzespena

Estatuak frankismoko krimenak ez auzipetzea kritikatu du NBEk

Erredakzioa

Pablo de Greiff erakundeko errelatoreak Gerra Zibilean eta diktaduran izandako krimen "larriak" ez auzipetzea aurpegiratu dio Estatuari.

  • Pablo de Greiff

    Pablo de Greiff NBEko kontatzailea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo de Greiff NBEko errelatoreak Gerra Zibilean eta diktaduran izandako krimen "larriak" ez auzipetzea aurpegiratu dio Estatuari. Halaber, biktima guztiei Justiziarako bidea erraztea eskatu du, eta horiek Espainiako agintariekin "distantzia handia" dutela gaineratu du.

Espainiara hamar eguneko bisita egin ostean, errelatoreak egiari, justiziari, konponketari eta ekintzak berriro ez errepikatzeko bermeei buruzko ondorioak zabaldu ditu, eta Gobernuari aholku batzuk egin dizkio; 1977ko Amnistia Legea indargabetzea, besteak beste.

Prentsaurrekoan, NBEko Torturaren aurkako Batzordearen eta Desagerpen Behartu edo Nahi Gabeei Buruzko Lantaldearen aholkuak bere egin ditu, batik bat Justiziaren arloan, hor ikusi dituelako "faltarik handienak".

Horregatik, 1977ko Amnistiaren Legea debekatzea eskatu dio Estatuari, eta frankismoaren biktimei Justiziarako bidea erraztea, Espainiako legeak nazioarteko estandarretara egokituz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena