Politika
Ekitaldia Kursaalen
Erredakzioa
Rubalcabaren esanetan, legegintzaldi erdia igoro dela kontuan hartuta, "atzeranzko kontaketa hasi da". Bestalde, Patxi Lopezek salatu du PP bere "dogma ideologikoak" inposatzen ari dela.
Alfredo Perez Rubalcabak adierazi duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak "egindako suntsiketak geldiarazi daitezke, ez baitago atzeraezina den ezer eta PPk 'A' egin zuen tokian, PSOEk 'B' egingo duelako".
Kursaalen egiten ari diren 'Etorkizunerako gogoetak' izeneko hitzaldi-sortak amaitzeko ekitaldian parte hartu du Rubalcabak, eta bere agerraldian nabarmendu du PSOE eta PP gauza bera ez direla, errezeta ezberdinak dituztelako.
Horrez gain, Rubalcabak esan du aldaketarako atzeranzko kontaketa hasi dela, legegintzaldi erdia igaro dela kontuan hartuta.
"Itxaropena transmititu behar dugu, suntsiketak gelditu daitezkeelako eta lortutakoa defenda daitekeelako; osasun sektorekoa da horren adibiderik onena, eta abortuaren edo hezkuntza legeen erreformekin ere gauza bera egingo dugu; zaila izango da, baina ez dago ezer ezinezkoa", adierazi du.
"Kendu dizkiguten askatasunak eta murriztu dizkiguten eskubideak berreskuratuko ditugu", erantsi du.
Bestalde, Patxi Lopezek gogor kritikatu du PPren jarrera, "krisiaren aitzakiarekin euren dogma ideologikoak inposatzen ari direlako gizartean".
Lopezek gogora ekarri du PP egunotan egiten batzarrean abortuaren legearen edo hezkuntza sistemaren erreformak bezalako gaiak aztertzeari uko egin diotela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa