Politika
Torturak frankismoan
Erredakzioa
Fiskaltzaren aburuz, Espainiako justiziak gaia epaitzeko ahalmena du eta delituak preskribituta egongo lirateke
Billy el Niño Auzitegi Nazionaleko irteeran
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Billy el Niño, isnpektore ohia Argentinara estraditatzearen aurka agertu da. Frankismo garaian torturak egitea egozten diote Billy el Niñori. Fiskaltzaren aburuz, Espainiako justiziak gaia epaitzeko ahalmena du eta delituak preskribituta egongo lirateke.
Hori da Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko bigarren arloaren aurrean defendatuko duena, Ministroen Kontseiluak Argentinako Maria Servini epaileak egindako estradizio eskaerarekin jarraitzeko asmoa hartu ondoren.
Pedro Martinez Torrijos fiskalak delituak izan ziren Estatuaren jurisdikzioa hobesten du, prozesuan bikoizketarik egon ez dadin: “Espainiako auzitegiek gertaerak ezagutzeko ahalmena dute, Espainian jazotako gertaerak baitira, espainiarrek egindakoak eta biktimak ere espainiarrak baitira”, dio.
Gaineratu duenez, “1973ko Kode Penalarekin bat, ustezko torturak izan zirenean ezarri zitekeena, gertaerak erabat preskribituta egongo lirateke, hamar urte baino gehiago igaro baitira”.
Delituak preskribituta egonda, estradizioa uka daitekeela uste du fiskalak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa