Politika
PPren krisia
Erredakzioa
Ezker abertzaleko buruzagiak adierazi duenez, "eskuin espainiarrak jarrera frankistak historikoki babestu dituen curriculum luzea du".
Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagia. Argazkia: EiTB
Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagiak (Sortu) esan duenez, une honetan, PP "bere lan ildoek eragindakoa pairatzen ari da", eta arerioak politikoki "gainbeheratzeko" erabili duen "estrategia gainera datorkio".
Donostian eskaini duen prentsaurreko batean, Permachek esan du "eskuin espainiarrak jarrera frankistak historikoki babestu dituen curriculum luzea" duela, eta "azken urteetan, gainera, ez ditu ekintza horiek kondenatu eta errefusatu".
"PPn gertatzen ari denak ekar ditzakeen ondorioak jakiteko gaitasunik ez dugu", esan du Espainiako Gobernuak bake prozesuan eman ditzakeen hurrengo pausoei buruz.
Ezker abertzaleko agintariak azaldu duenez, "PP herri honetako gizartearen gehiengoak eskatzen dionarengandik eta Herrian ireki den egoera berriak eskatzen dion erantzukizun politikoarengandik oso urrun dago".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa