21:07

Politika

2014ko maiatza

ERC eta EH Bildu ez dira batera joango Europako hauteskundeetara

Erredakzioa

ERCko Consell Nazionalak larunbatean berretsiko du erabakia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ERC eta EH Bildu ez dira batera joango 2014ko maiatzeko Europako hauteskundeetara, ETBk jakin ahal izan duenez. ERCko Consell Nazionalak larunbatean berretsiko du erabakia, eta bertan erabakiko dute bakarrik ala beste alderdi batekin joango diren hauteskundeetara.

Edonola ere, Oriol Junqueras alderdiko presidenteak bakarrik joatea defendatuko duela aurreratu du astearte honetan, TV3 telebistan eskainitako elkarrizketa batean.

Bestalde, atzo bertan baieztatu zuten EAJ, CiU eta CC elkarrekin joango direla. Hala, orain dela bost urte egin bezala aurkeztuko dira aurten ere. Edonola ere, Galizia, Mallorca eta Valentziako beste alderdi batzuek ere bat egin dezaketela iragarri dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena