14:20

Politika

Atxiloketa

Ihes eginda zegoen Segiko akusatuetako bat atxilotu dute, Sestaon

Erredakzioa

Idoia Iragorriren atxiloketarekin, dagoeneko atxilotu dituzte Auzitegi Nazionalean egiten ari diren Segiren kontrako epaiketara ez agertzea erabaki zuten lau gazteak.

  • Idoia Iragorri. Foto: EiTB.

    Idoia Iragorri. Foto: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ihes eginda zegoen Segiko akusatuetako bat, Idoia Iragorri, atxilotu dute larunbat honetan Sestaon. Urritik hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen, eta larunbat honetan agertu da berriro, aipatutako herriko Udalean kateatuta. Horrela jakinarazi dute Segurtasun saileko iturriek.

Eferi esan diotenez, atxiloketan istiluak jazo dira, eta bigarren lagun bat ere atxilotu dute. Segurtasun saileko iturriek zehaztu dutenez, bigarren atxilotua emakume bat da, eta ertzainenganako desobedientzia larria leporatu diote.

Iragorriren atxiloketa Sestaoko Kaskoko plazan egin dute; bertan, atxilotuari babesa emateko kontzentrazio bat zegoen deituta., Ertzaintzako agente batzuk bertara joan dira eta atxilotu dute Segiko ustezko kidea.

Urrian Auzitegi Nazionalean hasi zen Segiko 40 kideren aurkako epaiketan prozesatutako lau pertsonetako bat zen Iragorri; izan ere, ez ziren epaiketaren hasieran azaldu, epaimahaiak euren ustez, zilegitasunik ez zuelako epaiketa egiteko. Goizane Pinedo eta Unai Ruiz, prozesatuetako beste bi lagun, Gasteizen atxilotu zituzten urtarrilaren 18an, ostatu bateko balkoian kateatuta agertu ostean; hilaren 9an, aldiz, Irati Mujika atxilotu zuten, Aramaion.

Idoia Iragorriren atxiloketarekin, dagoeneko atxilotu dituzte Auzitegi Nazionalean egiten ari diren Segiren kontrako epaiketara ez agertzea erabaki zuten lau gazteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena