Politika
Manifestazioa
Erredakzioa
Biktimen elkarteek arratsaldean Bilbon egingo den manifestazioa debekatzeko eskatu zuten.
Arantza Zulueta Auzitegi Nazionalerako bidea. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak Arantza Zuluetari eta Aitziber Sagarminagari babesa emateko gaur arratsaldean Bilbon egingo den manifestazioa baimentzea erabaki du. 19.30ean hasiko da EPPKren bitartekarien aurkako operazioan atxilotutako bi lagunei babesa emateko manifestazioa.
Nolanahi ere, auto batean, magistratuak eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, manifestazioan terrorismoa goratu eta biktimak umiliatzearen delitutzat jo daitekeen gertaerarik den zaindu dezaten, eta, horrelakorik egonez gero, Ertzaintzak beharrezko neurriak har ditzan.
Biktimen elkarteek martxa debekatzeko eskatu arren, epaileak dio ez dagoela delitu horiek egingo direnaren baieztapenik, eta ezin daitekeela biltzeko oinarrizko eskubidea mugatu.
Epaileak gaineratu du, deliturik egongo balitz segurtasun indarrek ustezko egileak identifikatu eta atxilotu beharko dituztela.
Javier Zaragoza fiskalak egindako eskaerarekin bat hartu du erabakia Fernando Andreu epaileak. Fiskalak gaurko manifestazioa ez debekatzeko eskatu zuen ez zegoelako ziurtatzerik bertan terrorismoa goratuko zutenik.
ETAren aldeko oihuak edo presoen argazkiak erakutsiko zirelakoan egin zuten manifestazioa debekatzeko eskaera biktimen elkarteek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa