Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
IKER GOMEZ / EITB.COM
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan du ETAk "lehenbailehen" heldu behar diola "desarmearen bideari" eta prozesu hori atzeratzeak "eraginak" izango lituzkeela ohartarazi du.
Albisteak (3)
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak adierazi du Gobernuak Bake Plana alderdi politikoekin “adostasuna bilatuz”aurrera aterako duela, eta, horren harian, sozialistekin harremanak bideratzea lortu dutela baieztatu du.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Jaurlaritzak Sorturi aurkeztutako proposamenaren filtrazioak sortu zuen "gaizki-ulertua" bideratzea lortu dutela berretsi du Jonan Fernandezek. Horrenbestez, PSE-EErekiko harremana "normaltasunez" bideratu dutela azpimarratu du.
"Jaurlaritzak alderdi politiko guztiekin hitz egiten du", esan du. Jaurlaritzaren helburu nagusia indarkeriaren "amaiera ordenatua" lortzea dela adierazi du Fernandezek, eta bide horri heltzeko Bake Plana "adostasunaren bidez" aurrera eramango dutela gaineratu du.
Horren harian, ETAri "lehenbailehen" desarmearen bideari heltzeko eskatu dio Jonan Fernandezek, eta aurrerapauso gehiago ez emateak "eragina" daukala nabarmendu du. "Pauso gehiago eman behar dira, bidea ez dugu bukatu, eta horrek arazo bat sortzen du. Prozesu hori lehenbailehen martxan jarri eta lehenbailehen amaitu behar da".
Hala ere, Bizikidetzarako idazkari nagusiak ez du eperik jarri, nahiz eta hurrengo aurrerapausoak "datozen asteetan" etortzea nahiko lukeela adierazi duen.
Fernandezen ustez, garrantzitsuena pauso berri horiek "sinesgarritasuna" edukitzea izango da. "Hitzak ez dira nahikoak gaur egun, ekintzak eta konpromisoak behar dira".
"ETAk indarkeriari amaiera jartzen ziola esan zuen, baina desarmea atzeratzeak eragina dauka, eta zer eragin daukan aztertu behar dugu. Espetxeetan ere, atzeratzeak eragina izan dezake", esan du.
ETAk eman beharko lituzkeen pauso horietan "ekintzak eta konpromisoak" jasota egon beharko lukete, Fernandezen hitzetan. Hala ere, bitartean Espainiako Gobernuak espetxe politikan "pauso batzuk" ere eman zitezkeela iritzi dio. "Adibidez, presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea edota preso gaixoei erantzun bat ematea".
Bestalde, ETAk autokritika "berezia" eta "sinesgarria" egin beharko duela azpimarratu du, zauriak "oraindik oso irekita daudelako" eta iragana "sendatu egin behar delako". Horretarako, keinu batzuk behar dira, bereziki ezker abertzaleak egin beharko dituenak".
"Iraganean egindakoa gaizki baldin badago, gaizki egon zela esan behar dute", gaineratu du. Iragana lantzea, hala ere, "zailena" izango dela uste du Fernandezek, "iraganean baitago arduraren diagnostikoa".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa