Politika
Elkarrizketa
Eriz Lotina | eitb.com
PSEko idazkari nagusiaren hitzetan, "adibidea Euskadin dugu; izan ere, ezberdinen artean adostasun batera heldu gara herrialde oso garatu bat eraikitzeko".
Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
"Gizartea zatitzen, aurrez aurre ipintzen eta hausten duten kontsulten garaia ez" dela uste du Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak, Kataluniako galdeketari erreferentzia eginez.
Buruzagi sozialista Radio Euskadi irratiko 'Ganbara' saiona elkarrizketatu dute. PSEko idazkari nagusiaren hitzetan, "adibidea Euskadin dugu; izan ere, ezberdinen artean adostasun batera heldu gara herrialde oso garatu bat eraikitzeko". "Ongi funtzionatzen ari denarekin haustea ez da beharrezkoa, hobetzeko ezberdinen arteko itunak lortzea baizik", erantsi du.
Ildo federalean sakontzearen aldeko apustua egin du PSEko ordezkariak, autogobernu "handiagoa eta hobeagoa" lortzeko. Eskumenak blindatzea eta Europako erakundeetan ordezkaritza zuzena lortzea beharrezkoa dela uste du Lopezek.
ETAren amaiera
Buruzagi sozialistaren ahotan, Espainiako Gobernua "ETAren amaiera ez da ongi kudeatzen ari". "Estatu politika bat beharrezkoa da. Exekutiboak zenbait sektore pozik utzi nahi ditu akzio-erreakzio politika batekin", kritikatu du.
Gainera, terrorismoak "herrialde honetan sekula zentzurik" izan duela PSEk ez duela onartuko argi utzi du Lopezek.
Azkenik, PSOEko barne-hauteskunde prozesuan "minutu bakar bat ere galduko" ez duela esan du buruzagi sozialistak. "Urte oso bizia dugu aurretik azaroan izango diren barne-hauteskundeetan galtzeko", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa