Politika
Biktimen aldeko ekitaldia
Erredakzioa
Bere alderdiko biktimak gogoratzeko bihar Donostian egingo duten ekitaldiaren aurkezpenean egin ditu adierazpen hauek Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak.
Iñaki Oyarzábal gaur goizean egindako prentsaurrekoa hasi baino lehen. EFE.
Iñaki Oyarzabalek, Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia, EAJ ohartarazi du ‘erratu egingo dela eta zentralismotik urrundu’ ETAren, Sorturen eta Batasunaren aldarrikapen historikoak bere egiten baditu’.
Bihar Donostian bere alderdiko biktimak omentzeko egingo duten ekitaldiaren aurkezpen prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok. Eusko Jaurlaritzak pasa den urte amaieran Sorturi ETAren amaiera ordenatuaren inguruan egindako planteamenduari buruz hitz egiteko baliatu du gaurko aurkezpena.
Bere iritziz, ‘akats ikaragarria’ izango litzateke EAJ Sorturen jokoan sartzea. Horrek berdintasunerako bidea ‘euskal gizartearen erdiari bizkarra emanda’ egitea abiatuko lukeela gaineratu du, nazionalistak ez direnak baztertuta geldituko liratekeela gogora ekarriaz.
Alderdi politiko eta instituzioen helburua ‘inolako kontzesio politikorik gabeko’ ETAren desarmea eta disoluzioa izan behar dela azpimarratu du. Horregatik, alderdi nazionalisten arteko loturei buruz EAJ-k ‘erradikalei arnasa ematea’, ‘ezker abertzaleko tranpan nahastea’, eta ‘iraganeko akatsak’ saihestu behar dituela esan du.
Euskal agenda politikoa ezker abertzaleak ‘ezin duela baldintzatu’ esan du Oyarzabalek. Eta Iñigo Urkulluk Mariano Rajoyrekin izango duen bilerara belarriak irekita joatea espero duela gaineratu du: ‘Garai hau’, terrorismoaren amaiera, ‘nola bideratu eztabaidatzeko jarrera irekiarekin joan dadila’.
Oyarzabalek nabarmendu nahi izan du ‘momentu garrantzitsu’ honetan EAJri galdetu behar zaiola oraindik ETAren hilketak salatu ez dituztenen ‘eskutik’ joan nahi duen ‘zailtasunak dituztenean haien salbamenduan’ bilakatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa