Politika
Katalunia
Erredakzioa
Joan Ignasi Elenak, Marina Gelik eta Nuria Venturak, dena den, aipatutako taldean jarraituko dute. Astelehenean alderdian zituzten karguetatik kentzea erabaki zuten.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Joan den astean Kataluniako Parlamentuan erreferendum subiranista bat egiteko eskumenaren alde botoa eman zuten hiru diputatuak parlamentu-taldeko karguetatik kendu ditu PSCk. Hala ere, aipatutako taldean jarraituko dute lan egiten.
PSCren parlamentu-taldeko zuzendaritza asteartean bildu da erabaki hori hartzeko. Hortaz, hiru kritikoek, Joan Ignasi Elenak, Marina Gelik eta Nuria Venturak, orain arte zituzten taldearen ordezkaritzako karguak utziko dituzte.
Joan Ignasi Elena, hori dela eta, PSCk Kulturaren Batzordean duen bozeramailea izateari utiko dio; Marina Gelik, bere aldetik, ez du jarraituko Osasunaren Batzordean bozeramailea izaten, eta Nuria Ventura ez da Haurtzaroaren Batzordean bozeramailea izango eta ez du bere alderdia CCRTVren Kontrol Batzordean ordezkatuko.
Astelehen gauean, PSCk behin-behineko zigorrak ezarri zizkien hiruei, eta alderdian zituzten karguetatik kanpo utzi zituen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa