12:23

Politika

Alde bitariko bilera

Erkoreka: 'Urkullu-Rajoy bilera premiazkoa bilakatzen ari da'

Erredakzioa

Katalunia hizpide hartuta, Euskadik beste estrategia bat darabilela esan du Jaurlaritzako bozeramaileak, autogobernurako lantalde bat sortzearena, alegia.

  • Josu Erkoreka

    Josu Erkoreka, artxibozko irudi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen arabera, Iñigo Urkullu lehendakariak Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin egitekoa duen bilera "premiazkoa bilatzen ari da". Hitzordua ez zehaztearen arrazoia Espainiako gobernuburuak AEBetara egin berri duen bidaia izatea espero du Erkorekak.

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, beraz, lehendakariak "Gobernuak data noiz ezarriko zain jarraitzen du".

"AEBetara egin duen bidaiak agenda ixtea zaildu diola suposatzen dut. Datorren astean ere hainbat konpromiso dituela badakit, Diputatuen Kongresuan esaterako, eta horrek agenda baldintzatzen diola", agertu du. Baina, hori gorabehera, zita berehala ezarriko dutela espero du Erkorekak, "uneotan bilera hori egitea premiazkoa bilakatzen ari delako", argudiatu du.

Espetxe politika aldatzea eskatu du

Espainiako Gobernuak kartzela politikan aldaketak egin behar dituela berretsi du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erkorekaren aburuz, "auzi honetan gogor aritzeak terrorismoaren aurkako borrokan tresna izatearekin zuen harremana, baina ETAk armak uzten dituenen unetik, ez du zentzurik politika horri eusteak"

Hain justu, jarrera hori defendatuko du lehendakariak Rajoyren aurrean: "presoen aldeko abantailak ez, baina zigor politika ere ez".

Euskadi eta Katalunia, estrategia ezberdinak

Kataluniako auzia hizpide, Euskadik beste estrategia bat duela azpimarratu du Erkorekak, Eusko Legebiltzarrean autogobernuaren inguruko lantaldea sortzea.

Legebiltzarrean dagoen beste lantaldeari buruz, bakearen ingurukoan, PP eta PSE bertan ez izatea errespetatzen duela esan du bozeramaileak baina, haren hitzetan, "ez du zentzurik bakearen eta elkarbizitzaren inguruko gaiak Legebiltzarreko osoko bilkuretan egunero-egunero egotea eta gero, gai horiek lantaldera bideratzean, ezetz esatea. Zeri ari gara ezetz esaten? Eztabaidari edo erakundeari?", galdetu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena