Politika
Kataluniako kontsulta
Erredakzioa
PSCko hiru diputatuk zuzendaritzaren agindua urratu eta eskuduntza eskatzearen alde bozkatu dute.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako Parlamentuak proposamen legegile bat onartu du gaur, Diputatuen Kongresuari galdeketen eskuduntza Generalitateari eskualdatzea eskatzeko. Bozketak kolokan jarri du PSCren batasuna, hiru diputatu sozialistak zuzendaritzaren agindua urratu eta eskualdatzea eskatzearen alde bozkatu baitute.
Ekimenak 87 boto alde izan ditu, Ganberako eserlekuen % 64 (CiU, ERC, ICV-EUiA eta PSCko hiru diputatu). 43 parlamentarik aurka bozkatu dute (PPC, Ciutadans eta PSCko gainerakoak) eta hiru abstenitu egin dira (CUP).
Hain zuzen ere, Espainiako Konstituzioaren 150.2 artikuluaren bidez kontsulta independentista deitu ahal izateko proposamen legegilea onartu du Kataluniako Parlamentuak, eta eskakizuna Diputatuen Kongresura igorriko dio. Behe Ganberan, baina, PPk gehiengo osoa du, eta eskari horri ezetz esango diola aurreratu du.
Kontsulta babesten duten alderdiek jakin badakite Kongresuak ezezkoa emango diela, baina, Espainiako Gobernuaren ezetz borobila agerian utzita, kontsultaren aldeko "argudio gehiago" izango dituztela azaldu dute.
Proposamen legegileak abenduaren 12an Artur Mas presidenteak, CiUk, ERCk, ICV-EUiAk eta CUPek sinatutako akordioan du sorburua. Egun horretan, agintariak eta alderdiok kontsultaren galderak adostu zituzten: "Katalunia estatu izatea nahi duzu?", eta, baizkoa ematekotan, "Estatu independente izatea nahi duzu?".
Haustura PSCn
Bozketan, agerian geratu da PSCren barruan dagoen zatiketa. Izan ere, zuzendaritzak eskuduntza eskualdatzea eskatzearen aurka bozkatzea agindu du, baina hiru diputatuk (Joan Ignasi Elena, Nuria Ventura eta Marina Geli) alde bozkatu dute.
Gainera, Rocio Martínez-Sampere diputatu kritikoak bete egin du aurka bozkatzeko agindua, baina alderdiko zuzendaritza utziko du. Bide beretik, Angel Ros Lleidako alkateak diputatu kargua utzi du, zuzendaritzaren agindua ez betetzeko. Dena dela, Udalean eta alderdian jarraituko du.
Diputatu kritikoen ustez, aurkako botoa emanda PPren eta Ciutadansen pare jarriko lirateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa