Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Egibarrek azpimarratu du PPk bere alderdiko “nukleo gogorra” eta militante “erradikalenak” asetzeko lan egiten duela, eta Abortuaren Legearen erreforma horren adibide argia dela gaineratu du.
Albisteak (4)
Joseba Egibar EAJko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du, PSE-EEk, PPk eta UPyDk Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldean parte hartzen ez badute ere, EAJk eta EH Bilduk elkarrekin aurrera egingo dutela.
Hala ere, EAJren helburu nagusia Legebiltzarreko talde guztiek lantalde horrekin bat egitea dela azpimarratu du eta, horrenbestez, “arrazoizko epe bat” itxarongo duela esan du.
Egibarren ustez, lantaldea toki “aproposa” izango da, zenbait taldek euren iraganaren inguruko “autokritika” egin dezaten.
EH Bildu ados azaldu da Joseba Egibarren adierazpenekin eta Bake eta Bizikidetza lantaldean EAJrekin aurrera egiteko prest azaldu da. Hala ere, talde guztietako ordezkariak egotea nahiago duela azpimarratu du Marian Beitialarrangoitiak.
EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, koalizioak ez du egun zehatz bat markatu lantalde horren bilera berri bat egiteko. EAJk eta EH Bilduk lantalde hori noiz berpiztu aztertu beharko dutela gaineratu du, baina gainerako taldeei gai horren inguruan erabakitzeko “epe bat” ematearen alde agertu da Beitialarrangoitia.
Gipuzkoa
Bilduk bere “erradikalak” asetu nahi ditu, PPk bere “nukleo gogorrarekin” egiten duen bezala. Horren ondorioz, Bilduk “Gipuzkoako diagnostikoan eta politikan huts egiten du”, Egibarren hitzetan.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Egibarrek azpimarratu du PPk bere alderdiko “nukleo gogorrena” eta militante “erradikalenak” asetzeko lan egiten duelam eta Abortuaren Legearen erreforma horren adibide argia dela gaineratu du. Bilduk ere “erradikalak” pozik izan nahi dituela azpimarratu du eta, horrenbestez, politika “muturretatik” egitea egotzi dio Egibarrek koalizioari.
Bilduren helburua “bere munduko aktibista horiek” ez galtzea litzateke, Egibarren hitzetan.
“Bildu, une honetan, siglen nahasmen bat da, Sortu nagusi delarik. Koalizioaren batasuna ahalik eta handiena izatea nahi du Bilduk, eta horrek Gipuzkoako diagnostikoan huts egitera eramaten du, bere egitasmoaren beharrak eta herritarren arazo nagusiak nahastu egiten dituztelako”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa