Politika
Bilera
Erredakzioa
Terrorismoaren amaiera zehazteko egutegia erakundeek eta alderdi demokratikoek ezarri behar dutela uzte dute, eta ez ezker abertzaleak.
Albisteak (3)
Mariano Rajoyk eta Arantza Quirogak bilera egin dute goizean. Terrorismoaren amaierako politikan EAJrekin haustura ekidin behar dela uste dute bi buruzagiek.
Espainiako presidenteak eta Euskadiko PPren presidenteak bi ordu inguruko bilera egin dute Monkloan. Euskadiko Alderdi Popularreko iturrien arabera, bilera “eraginkorra” izan da.
Euskadiko egoera politikoa aztertu dute eta joan den larunbatean Bilbon izandako manifestazioa hizpide izan dute.
Euskadiko PPk adierazi duenez, “Arantza Quiroga pozik irten da bileratik”. “Rajoy eta Quiroga bat datoz terrorismoaren amaiera zehazteko egutegia erakundeek eta alderdi demokratikoek ezarri behar dutela esaterakoan, eta ez ezker abertzaleak”, adieraz idu Euskadiko PPk.
Euskadiko popularrentzat, “gai horretan EAJ ezker abertzalearengana gerturatzea ekidin behar da” eta terrorismoan EAJrekin konfrontazio politikoaren “tenperatura ez igotzearen” aldeko apustua egin dute.
Iturrien arabera, gaur ez dute jorratu Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako presidenteari eskatu dion bileraren gaia.
Alderdi Popularrak baikortzat jo du Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean harreman ona izatea, eta terrorismoaren amaieraren prozesuan demokraten lidergoaren estrategiaren baitan kokatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa